Erreserba egiteko ordutegia: 10:00-12:30 eta 18:00-20:00

 

AHOLKUAK:

1.) Txotx garaian (urtarrilak 20 - maiatzak 1) erreserba egitea gomendagarria da, batez ere asteburuetan. Denboraldiz kanpo ez da leku arazorik izaten normalean, baina denboraldiko asteburutan arriskua dago maharik gabe geratzekoa.

2.) Erreserbak bizpahiru egun lehenago konfirmatzea komeni da, batez ere txotx denboraldiko asteburuetan. Mahaien antolaketa asko errazten du kopuru zehatza jakiteak eta edozein gaizki ulertu konpon daiteke horrela.

3.) Erreserba egiteko ondorengo datuak eskatuko dizkizugu: eguna, izena, kopurua, gutxi gorabehera ordua eta telefonoa. Emandako telefonoa okerra bada, ez da erreserba gordeko.

4.) Menuan inongo berezitasunik bada edo kerik gabe gunean jan nahi izanez gero, erreserba egiteko garaian abisatzea hobe izango da guztiontzat.

5.) Gure berezitasun nagusiak arkumea eta txerrikumea burduntzian dira, baina biak enkarguz eskatu beharrekoak

Erreserbak: 608 143 332        Santio Zeharra 14 - Astigarraga (Gipuzkoa)